XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urak (ibaiak, errekak, uharreak,...) eta egurats fenomenoak (haizeak, euriak, edurrak, izotzak......) pixkanaka-pixkanaka aldatu egiten dabe lurrazala eta paisaia.

Aldaketa honek eten barik gertatzen dihardu eta ura eta eguratsaren eraginez, lurzoruko harriak desegin eta apurtzen joaten dira.

Lurrazalak jasaten dauan aldaketa honi higadurea deitzen jako.

Sarritan, higadureak lan handia egin dauan tokietan, erliebeko elementuak biluzik ikusten doguz.

Lurzoruak ez dauz haitzak estaltzen, gorri dagoz (haizkorriak).

- Ikusi dozu urak higatutako harri edo lurzorurik?
- Ikusi dozu haizeak higatutako harririk?.

Zure herri inguruan, edo zure urteeretan, harrigorrian dagozan zoruak ikusiko zenduzan honezkero.

- Zelango landarak ikusi dozuz horrelako zoruetan?
- Espezie ugari aurkitu dozuz?.

- Lurzoruaren aldetik baldintzarik eskatzen ete dabe landarak?
- Non sortzen dira landarak errezen: harrigorrian ala lurzoru sendoa daben tokietan?.

Bizidun lurtar gehienak lurzoruaren gainean edo lurzoruaren barruan bizi izaten dira.

Halan ere, lur geruzea oso mehea izaten da lurrazalean.

Hori behatzeko, egizu orain esaten jatzuna:(...).